Klubaren Arautegia - Normativa del Club

EUS:

Bazkideen betebeharrak:

  • Klubaren talde teknikoaren lana eta erabakiak errespetatzea.
  • Matrikula eta kuotak epeen barruan ordaintzea.
  • Asanblada orokorrera joatea.
  • Klubak finantzazioa lortzeko antolatutako ekintzetan parte hartzea (loteria/egutegiak saldu e.a.)

Bestalde, bazkide guztiek klubaren ekintzen inguruan nahi duten informazioa jasotzeko eskubidea daukate.

Entrenamenduen arautegia:

  • Guztiz debekatuta dago gurasoak gradetan egotea entrenamenduen bitartean.
  • Gimnastek entrenatzeko arropa egokia eta galtzerdi edo punterak ekarri behar dituzte, eta ezin dute inolako osagarririk eraman, apurtu edo mina har dezaten ekiditeko (adb: eskumuturrekoak, lepokoak, belarritako handiak...)
  • Taldekideekiko konpromisoa eta puntualitatea eskatzen dira, batez ere talde modalitatean aritzen direnen artean.
  • Entrenamenduren batera etorri ezin izatekotan, entrenatzaileei aldez aurretik jakinaraztea eskatzen da Klubaren telefonoaren bidez. Aldez aurretik jakinarazi gabeko hiru absentzia, lehiaketetan parte ez hartzeko arrazoi nahikoa izango da.
  • Behin eta berrriro konpromiso edo diziplina faltak ematen badira, Klubak beharrezko neurriak hartuko ditu.

Lehiaketa/Erakustaldi arautegia:

  • Ezinbestekoa da taldekideekiko konpromisoa. Etorri ezin izatekotan, ahalik eta aurrerapen gehienarekin jakinarazi behar da Klubaren telefonora, konponbideren bat topatu ahal izateko.
  • Aldez aurretik jakinarazi gabeko absentzia edo justifikaziorik gabekoak, gimnasta horrek hurrengo lehiaketetan parte ez hartzea izango du ondorio.
  • Lehiaketa arautegia:
    • Guztiz debekatuta dago guraso edo tutoreak aldagela edo lehiaketa eremuan egotea. Gradetan egongo dira denbora guztian.
    • Gimnastak aldez aurretik prest etorri beharko dira: ilea bilduta, makillatuta, etab.
    • Klubaren ekipazioa, maillota eta punterak eraman beharko dituzte, eta debekatuta dago osagaiak eramatea (eskumuturrekoak, belarritakoak, etab.)

CAS:

Deberes de los/las socios/as:

  • Respetar el trabajo del cuerpo técnico y las decisiones de este.
  • Abonar la matrícula y cuotas dentro de plazo.
  • Asistir a las asambleas.
  • Participar en las acciones organizadas por el Club para obtener financiación (vender lotería/calendarios, etc.)

Por otro lado, todo/a socio/a tiene derecho a solicitar cuanta información desee sobre las actividades del Club.

Normativa de entrenamientos:

  • Está prohibido que padres/madres/tutores estén en las gradas durante los entrenamientos.
  • Los/las gimnastas han de acudir al entrenamiento con ropa adecuada y calcetines y/o punteras, el pelo completamente recogido y NO podrán llevar accesorios que puedan romperse o causarles daño (pulseras, relojes, pendientes, coleteros duros, etc.)
  • Se exigirá puntualidad y compromiso con los/las compañeros/as, especialmente los/las que participan en modalidad de conjuntos.
  • Las ausencias al entrenamiento han de ser notificadas con antelación a las entrenadoras, mediante el teléfono del Club. Tres ausencias no notificadas con antelación serán motivo suficiente para no participar en las competiciones.
  • En caso de faltas reiteradas de disciplina y/o compromiso, el Club podrá tomar las medidas que estime oportunas.

Normativa Competiciones / Exhibiciones

  • Es imprescindible el compromiso con las compañeras. Las ausencias se han de comunicar con la máxima antelación posible para buscar posibles soluciones al teléfono del Club.
  • Una ausencia injustificada o no notificada con antelación a la competición, conllevará que ese gimnasta no participe en las siguientes competiciones.
  • El día de la competición:
    • Los/las acompañantes no podrán estar en los vestuarios/zona de competición. Permanecerán en todo momento en las gradas.
    • Los/as gimnastas acudirán previamente preparados/as: pelo recogido, maquillados, etc.
    • Se deberá acudir con la equipación del Club, el maillot y punteras. No está permitido llevar accesorios (pendientes, pulseras, etc.)